Mundua -
Frantzia
Frantziako Senatuak erretiro-pentsioen erreforma onartu du
Eztabaida handia sortu duen proiektuaren azken botazioa asteartean edo, gehienez, asteazkenean egingo dute.
Erredakzioa
Nikolas Sarkozy presidentearen Gobernuak aurkeztutako erretiro-pentsioen sistemaren erreforma onartu du Frantziako Senatuak. Proiektua zenbait zuzenketarekin onartu dute.
Proiektuaren azken botazioa asteartean edo, gehienez, asteazkenean egingo dute, Henri de Raincourt ministroak jakinarazi duenez. Eztabaida handia sortu duen proiektuak protestak eta erregaien horniduraren mozketak eragin ditu Frantzian.
Batzorde mistoak testu berri bat idatzi beharko du orain, eta horretarako, astelehenean bilduko dira. Testu hori diputatuek eta senadoreek bozkatuko dute hurrengo egunean.
Sindikatuek aurkeztutako protestei aurre egiteko eta erreforma abian jartzeko prest dago Frantziako Gobernua.