Mundua -

AMERIKETAKO ESTATU BATUAK

Sexu-abusuak leporatu dizkioten AEBko Senaturako hautagaiak hauteskundeak galdu ditu

Doug Jones AEBko Senaturako hautagai demokratak ustekabea eman du Roy Moore hautagai errepublikanoari nagusituta. Izan ere, Alabama estatuan azken 25 urteotan izandako lehen senatari demokrata da.

Roy Moore. Argazkia: EFE
Roy Moore. Argazkia: EFE
Roy Moore. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Roy Moore AEBko Senaturako Alabamako hautagai errepublikanoak hauteskundeak galdu ditu astearte honetan, Roug Jones hautagai demokrataren aurrean. Zortzi emakumek sexu-abusuak egin izana leporatu diote hauteskunde kanpainan zehar Moore hautagaiari. Bozak irabazita, Doug Jones Alabama estatuan azken 25 urteotan izan den lehen senatari demokrata bihurtu da.

Doug Jones AEBko Senaturako hautagai demokratak ustekabea eman du Roy Moore hautagai errepublikanoari nagusituta; lehenak botoen % 49,9 eskuratu du (670.551 boto) eta bigarrenak, ostera, % 48,4 (649.240 boto).

Errepublikanoek Senatuan duten gehiengoari eutsi diote, baina ordezkari bat galdu dute. Orain, 51 ordezkari dituzte errepublikanoek eta 49, ostera, demokratek.

Jonesek Jeff Sessions gaur egungo fiskal nagusiak utzitako lekua hartu du.

Alabamako porrota kolpea gogorra da Donald Trump AEBko presidentearentzat; izan ere, sexu-abusu akusazioen aurrean ere bere hautagaiari babesa ematen jarraitu zuen. Duela urtebete, Trumpek 28 puntu inguruko aldea atera zion Clinton hautagai demokratari.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Delituak bideoak Hauteskundeak AEB bideoak Gaurko azken orduko albistea Donald Trump albisteak