Mundua -
Sarraskia
Komando batek 15 pertsona hil ditu jai batean Ciudad Juarezen, Mexikon
Juarez egunkariak argitaratu duenez, hamar pertsona hil dira eta sei zauritu, tartean emakume haurdun bat eta 7 urteko neskatxo bat.
Erredakzioa
Gutxienez hamabost nerabe hil eta beste zortzi zauritu dira goizaldean Ciudad Juarezen (Mexikon). Komando bat etxe batean indarrez sartu da, eta jai bat ospatzen ari zirenei tiro egin die, Juarez egunkariak bere webgunean jakinarazi duenez.
Hamaika gazte bertan hil dira, 15 urteko neska bat ospitalerako bidean, eta gainerako hirurak ospitalean. Egunkariak gaineratu duenez, zortzi zaurituen artean 7 urteko neskatxa bat dago.
Lekukoen arabera, hildakoak eta zaurituak "hainbeste zirenez, ez zeuden Gurutze Gorriko anbulantzia nahiko", horregatik, 15 urteko adingabea "auzitegiko medikuen kamioneta batean eraman dute, eta artatu baino lehen hil da".
AEBetako mugatik gertu dagoen Ciudad Juarez kontrolpean izan nahi dute droga-trafikatzaileek. Urtero 2.300 pertsona baino gehiago hiltzen dituzte bertan, batez beste 9 egunean.