Mundua -
Zientzia
Gure eguzkiarenaren antzekoa den sistema bat atzeman du NASAk
Sistema berriak zortzi planeta ditu, gureak bezala, eta euren arteko distantzia gureen artekoaren antzekoa da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
NASA AEBko espazio agentziak beste eguzki sistema bat atzeman du, eta Kepler-90 izena jarri dio. Orain arte, gure eguzki sistemarekin antz handiena duena da. Izan ere, zortzi planeta ditu, gureak bezala, eta euren arteko distantzia gureen artekoaren antzekoa da.
Espazio agentziak Kepler teleskopioari eta Googlek hornitutako adimen artifizial bati esker egin du deskubrimendua.Christopher Shallue eta Andrew Vanderburg ikerlariek adimen artifizial hori trebtu zuten, exoplanetak atzematen irakasteko, eta horri esker ikusi dute Kepler-90 eguzki sistema.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea