Mundua -

TXILEKO HAUTESKUNDEAK

Sebastian Piñera hautagai kontserbadoreak irabazi ditu Txileko hauteskundeak

Bozen bigarren itzulian, bederatzi puntuko aldea atera dio zentro-ezkerreko Alejandro Guillier hautagaiari. Bere hitzaldian, txiletar guztien alde lan egingo duela hitzeman du.

Sebastian Piñeira izango da Txileko presidente 2022ra bitartean. Argazkia: EFE
Sebastian Piñeira izango da Txileko presidente 2022ra bitartean. Argazkia: EFE
Sebastian Piñera eskuinaren hautagaia, Txileko presidente berria

1:16

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sebastian Piñera hautagai kontserbadoreak irabazi ditu Txileko presidentea aukeratzeko igande honetan egin diren hauteskundeen bigarren itzulian, botoen % 54,57 eskuratu eta Alejandro Guillier zentro-ezkerreko hautagaiari bederatzi puntuko aldea aterata. Horrenbestez, 2022ra arte izango da Txileko presidentea. Bere jarraitzaileen aurrean egin duen hitzaldian, "guztien presidente izateko" akordio handiak proposatuko dituela iragarri du.

Chile Vamos eskuineko koalizioaren ordezkariak garaipen zabala lortu du, 1993tik agintari batek lortu duen babes handiena.

Piñera izango da Txileko presidente 2018tik 2022ra, Michelle Bachelet ordezkatuz. Aurretik ere, herrialdeko presidente izana da, 2010 eta 2014 bitartean.

Aurreikusi baino alde handiagoa atera dio zentro-ezkerreko hautagaiari; izan ere, azken asteetan zabaldutako inkestek bi hautagaien arteko berdinketa teknikoa iragartzen zuten. Alabaina, inkestek huts egin dute.

Milaka jarraitzaileren artean egindako hitzaldian, "guztien presidente izateko" akordio handiak proposatuko dituela iragarri du. "Txilek akordioak, elkarrizketa eta elkarlana behar ditu horrela oinarri solidoen gainean egiten baitute aurrera herrialdeek", adierazi du. Ildo horretan, Guillier zentro-eskuineko hautagaiarekin patxadaz hitz egiteko borondatea agertu du.

Bestalde, Alejandro Guillier zentro-ezkerreko hautagaiak lanerako deia egin du, "lidergo berriak eraikitzeko, progresismoaren batasuna lortzeko eta berrikuntzak egiteko".

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Albisteak Txileko albisteak