Mundua -
Elkarrizketa
Venezuelan aske utziko dituzten 80 preso politikoak kartzelatik ateratzen hasi dira
Oposizioak eta Maduroren Gobernuak abiatutako negoziaketaren baitan hartutako erabakia da. Besteak beste, Alfredo Ramos oposiziogile ezaguna askatu dute, besteak beste.
Agentziak | Erredakzioa
Venezuelako Batzorde Konstituziogilearen aginduz aske geratuko diren 80 preso politikoetako batzuk espetxetik irteten hasi dira. Oposizioak eta Maduroren Gobernuak abiatutako negoziaketaren baitan hartutako erabakia da. Besteak beste, Alfredo Ramos oposiziogile ezaguna askatu dute.
Lehenik eta behin, 13 preso politiko Batzorde Konstituziogilera eraman dituzte, Egia, Justizia, Bakea eta Lasaitasun Publikoaren Batzordearen aurrean hitz egin dezaten. 'El Nacional' egunkari nazionalak eman du horren berri.
Bestalde, Delcy Rodriguez Batzordeko presidenteak azaldu duenez, topaketa horren helburua "bakea lortzeko tresna sortzea" da. "Elkar ulertzeaz gain, bizikidetza demokratikoa eta baketsua hurbildu behar digu", gaineratu du.