Mundua -

Hondamendia, Asian

Tsunamiak 282 hildako baino gehiago utzi ditu, Indonesian

Eguraldi txarra oztopo handia da laguntza helarazteko eta, Java uhartean, Merapi sumendiak dagoeneko 30 hildako utzi ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Indonesiako agintariek joan den astelehenean Sumatra hegoaldean dauden Mentawai uharteetan izandako lurrikarak eragindako tsunamiaren ondorioz 282 pertsona baino gehiago hil direla adierazi dute. Gainera, 412 pertsona desagertu dira eta beste 4.000 pertsona bertatik mugitu dituzte, agintariek adierazi dutenez. Horrez gain, Java uhartean, Merapi sumendiak 30 pertsona hil ditu eta milaka pertsona bertatik eraman dituzte.

Uharteetaraino iristea ez omen da normalean lan erraza, baina, orain, eguraldi txarra dela eta, are zailagoa da. Hori dela eta, oztopo handia izan da laguntza helaraztea.

Bitartean, Sumatrako hegoaldean, Java uharetan, Merapi Indonesiako sumendirik aktiboenak 30 pertsona hil ditu.

Milaka lagun ebakuatu dituzte eta leku seguruagoetara eraman, baina oraindik herritar askok segitzen dute eremu horretan. Sumendiaren ingurune guztia errauts zuriz estalita geratu da eta agintariak hor bizi direnak, 11 milaren bat lagun, ebakuatu nahian ari dira.

Adituen aburuz, Merapia lasai dago orain, baina ez dakite behin-behineko etenaldia den. Horregatik alerta maila gorena mantentzea erabaki dute.

Astelehenean Richter eskalan 7’5eko lurrikara izan zen inguru hauetan eta horren ondorioz sortutako 3 metroko olatu erraldoia 600 metro ere sartu zen lehorrera leku batzuetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea