Mundua -
Alemania
Autoarekin sozialdemokraten egoitzaren kontra jo du gizon batek, Berlinen
Geroago, bere buruaz beste egin nahi zuela aitortu die ikertzaileei 58 urteko gidariak, Poliziak azaldu duenez. Kolpearen ondorioz, gidaria ospitalera eraman dute.
Agentziak | Erredakzioa
Auto batek Alemaniako Alderdi Sozialdemokratak (SPD) Berlinen duen egoitzaren kontra aurrez jo du bart gauean, bere buruaz beste egiteko asmoz.
Hartutako kolpearen ondorioz, gidaria ospitalera eraman dute, Berlingo Poliziako bozeramaileak DPA albiste agentziari jakinarazi dionez. Geroago, bere buruaz beste egin nahi zuela aitortu die ikertzaileei 58 urteko gidariak, Poliziak azaldu duenez.
Gertatutakoaren nondik norakoak argitzeko asmoz, Berlingo Poliziak ikerketa abiatu du. Lehen datuen arabera, baliteke gidariak sute handi bat eragin nahi izana, autoan aurkitu dituzten objektuak kontuan izanda. Barruan, gasolina bidoiak eta bestelako erregaiak aurkitu dituzte, besteak beste.