Mundua -
Haiti
Haitin kolera-epidemia oraindik ez da bere maila gorenera iritsi
OMEren arabera, kolerak 284 hildako utzi ditu eta epidemia oraindik ez da bere maila gorenera iritsi. Hala ere, heriotza-tasa jaitsi egin da.
Osasunerako Mundu Erakundeak (OME) gaur jakinarazi duenez, Haitin kolera-epidemiak 284 hildako utzi ditu eta heriotza-tasa jaisten ari den arren oraindik ez da bere maila gorenera iritsi.
Kolera, kontaminatutako ur eta janarietan dauden bakterien bidez barreiatzen da eta horrek heriotza eragin dezake 24-48 ordu bitartean. Baliteke haitiarrek gaixotasuna garaiz ez antzeman izana, horrek azkeneko agerraldia duela mende erdi egin baitzuen euren hirian.
OMEren datuen arabera, orain 8 egun, heriotza-tasa % 10ekoa zen eta orain % 7,7ra murriztu da.
OMEko koleraren programa bereziko zuzendariak, Claire Chaignatek, zehaztu zuenez, "gailu guztiak egoera txarrena ekiditeko lanean ari dira, hori koleraren hedapena egokitu gabekoen eremuetan (1,3 milioi pertsona bizi diren lekuetan) eta Puerto Principe hiriburuan barreiatzea izango litzateke".