Mundua -
AEBetan
Atxilotuta, Washingtongo metroan ustez atentatzen saiatzeagatik
Washingtongo metroaren aurka ustez atentatzen saiatzeagatik atxilotu du Poliziak; dena den, ez zuen berehala atentatzeko asmorik, CNN telebista kateak jakinarazi duenez.
Erredakzioa
Washingtongo metro sarearen aurka ustez atentatzen saiatzeagatik atxilotu du Poliziak gizon bat; dena den, ez zuen berehala atentatzeko asmorik, CNN telebista kateak jakinarazi duenez.
Atxilotutako gizona 34 urte ditu, eta Farooque Ahmed izena dauka; Pakistanen jaio zen, baina AEBetako herritartasuna dauka. Gaur Epaitegi Federalaren esku ipiniko dute, Alexandriako hirian, Virginian.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea