Mundua -

AEBetan

4 urteko neskato bat salatu dute agure bat bizikletarekin jotzeagatik

Neskatoa eta adin bereko mutiko bat bizikletan zihoazen 87 urteko emakume bat jo eta aldaka hautsi ziotenean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau urteko neskato baten aurkako salaketa onartzea erabaki du New Yorkeko epaile batek. AEBetako hedabideen arabera, neskatoak agure bat bizikletarekin jo zuen eta, ondorioz, aldaka hautsi zion.

Paul Wooten epailearen hitzetan, ez dago zergaitik pentsatu behar lau urteko haur batek "agure bat bizikletarekin harrapatzeko arriskua ezin duela ikusi ".

Gertaera 2009 apirilean izan zen, orduan lau urte zituzten Juliet Breitman eta Jacob Kohn euren bizikletekin jolasean ari ziren Bana Breitman eta Rachel Kohn gurasoen begiradapean.

Haurrek lasterketa bat hasi zuten eta 87 urteko Claire Menagh harrapatu zuten. Emakumeak "zauri larriak" izan zituen, aldaka hausketa barne. Menagh handik hiru hilabetera hil zen, baina istripuarekin zerikusirik ez zuten arrazoiengatik.

Epailearen hitzetan, "guraso baten zaintzapean egoteak ez du esan nahi haurrak kalean lasterketak egitea bezalako jokaera arriskutsuak eduki ditzaketenik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea