Mundua -
Tiroketa
14 lagun hil dituzte futbol partida bat ikusten ari zirela, Hondurasen
Irailaren 7an, 17 langile tirokatu zituzten, eta beste 6 gazte hil zituzten urriaren 14an. Erahilketa bi horiek ere, San Pedro Sulan jazo ziren.
Erredakzioa
Gutxienez 14 pertsona hil eta hainbat zauritu dituzte futbol partida bat ikusten ari zirela San Pedro Sulan (Honduraseko iparraldean), Tegucigalpako iparraldetik 243 kilometrora, iturri ofizialek jakinarazi dutenez.
Bederatzi lagun bertan hil dira, beste lau ospitalerako bidean eta beste bat ospitalean bertan. Horrez gain, hainbat pertsona ospitaleratuta daude.
"Orain dakigun bakarra da talde bat beste baten bila zegoela", adierazi dute iturri berek.
AK-47 fusilaren bala-zorroak eta 9 milimetroko pistola bat aurkitu dituzte erahilketaren lekuan.
Irailaren 7an, zapata fabrika bateko 17 langile tirokatu zituzten, eta beste 6 gazte hil zituzten etxebizitza batean urriaren 14an. Erahilketa bi horiek ere, San Pedro Sulan jazo ziren.