Mundua -

Iruzkina

Zer da Tea Party?

Ez da alderdi bat, Alderdi Errepublikanoaren barruko mugimendu bat, baizik.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ikusteko dago, gaur, Estatu Batuetako hauteskundeetan Tea Party izenekoak lortuko duen emaitza.

Ez da alderdi bat; Alderdi Errepublikarraren barruko korronte bat baizik. Bere hautagaiek Senatuan eta Ordezkarien Ganberan kopuru nabarmena lortzen badute, iraultza eragingo du politika estatubatuarrean.

Tea Party Europako muturreko eskuinaren pare jar genezake. Etorkinen aurkako mugimendua da, legez kontrako etorkinak kanporatzeko prest agertzen dena. Aberatsei zergak jeistearen aldekoa, korronteak txiroentzako laguntzak murriztu nahi ditu, Estatuaren tamaina txikitzeko eta ekimen pribatuari protagonismo handiagoa eskaintzeko.

Gizarte gaietan, abortu legalaren aurkakoa da eta baita ezkontza homosexualen aurkakoa ere. Estatu Batuen ezaugarri oso propioak ditu, esaterako, armak erosi ahal izateko askatasunaren defentsa.

Dena dela, Tea Party eta Europako muturreko eskuin alderdiak gai batean dira ezbedin: erlijioa. Europarrak laikoagoak dira, baina Tea Partyn uneoro mintzagai dute Jainkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea