Mundua -

Greziatik abiatu da

Hegazkin bat gelditu dute Berlusconiren kontrako bonba bat zeramalako

Paketeak su hartu du Boloniako aireportuan, hegazkinak lur hartu eta gutxira. Atzerriko posta hegaldi guztiak 48 orduz bertan behera uztea erabaki dute Greziako agintariek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mezularitza enpresak ohartarazi du bonba-pakete posibleaz. Artezilariak irekitzen saiatu direnean eztanda egin du. Antza denez, Silvio Berlusconi lehen ministro italiarraren izena zeraman paketeak baina oraindik ez da ofizialki ziurtatu.

Eta Grezian, lehergaia zuten beste bi pakete eztandarazi ditu poliziak bart iluntzean, Atenasko aireportuan.

Bi pakete leherrarazi dituzte

Atenaseko Eleftherios Venizelos aireportuan aurkitutako beste bi pakete susmagarri indargabetu dituela jakinarazi du Greziako Poliziak.

"Bi paketeek lehergailuak zituzten eta zartarazi ditugu", azaldu du Poliziako iturri batek.

Horrela, atzerriko posta hegaldi guztiak 48 orduz bertan behera uztea erabaki dute Greziako agintariek. Izan ere, bonba-pakete batzuk sistema hori erabili dute herrialdetik ateratzeko, Poliziak komunikatu baten bidez jakitera eman duenez.

Bonba-pakete gehiago

Hiru enbaxadetara eta Sarkozy presidenteari bidalitako lau bonba-pakete atzeman eta hurrengo egunera, bi bonba-paketek eztanda egin dute Suitzako eta Errusiako enbaxadetan, Atenasen, polizia-iturriek jakinarazi dutenez.

Paketeak 12:30 aldera (10:30ean, Euskadin) egin du eztanda Suitzako enbaxadako patioan eta ez da zauriturik izan. Azken 24 ordutan Greziako hiriburuan lehertzen den hirugarren bonba-paketea da honakoa; izan ere, Mexikoko enbaxadara zuzendutako beste bat mezularitza enpresako langile baten eskuetan eztanda egin zuen atzo, eta&' || 'nbsp; ondorioz, emakumea arin zauritu zen.

Horrez gain, Poliziak beste pakete "susmagarri" bat zartarazi du Bulgariako enbaxadan, eta Txileko eta Alemaniako enbaxadetara zuzendutako beste bi.Polizia-iturrien arabera, agenteek bi pertsona atxilotzen saiatu dira Atenaseko Palio Faliro auzoan, baina ihes egin dute.

Merkel

Bestalde, Angela Merkel Alemaniako kantzelariaren bulegora zuzendutako postaren artean atzemandako beste pakete susmagarri batek lehergaiak zituen, Thomas de Maiziere Barne ministroak baieztatu duenez.

Paketea duela bi egun bidali zuten Greziatik eta artezilariek indargabetu dute. "Lehergaiaren arriskuari buruzko txostenik ez dugu oraindik", gaineratu du De Maizierek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea