Mundua -
Atentatuak
110 hildako eta 100 bat zauritu, Bagdaden izandako hainbat atentatutan
Hamar bonba-auto eta hiru leherketa izan dira Irakeko hiriburuko hainbat tokitan.
Erredakzioa
Gutxienez 76 lagun hil eta 100 baino gehiago zauritu dira Bagdaden izandako hainbat atentatutan, iturri ofizialek jakinarazi dutenez.
Qasem Ata jenerala eta Bagdadeko operazio zentroaren bozeramaileak Al Iraqiya telebista kateari egindako adierazpenen arabera, gehiengo chiia duten auzoetan jaso dira leherketak.
Hamar bonba-auto eta hiru leherketa izan dira Irakeko hiriburuko hainbat toki ezagunetan, besteak beste, Kazemiyan eta Sadr hirian.
"Talde kriminalek zibil errugabeei eraso egin diete berriro", esan du Atak.
Orain arte Iraken izandako atentatu kate odoltsuena joan den abuztuaren 25ean gertatu zen; 64 lagun hil ziren eta 219 zauritu, zortzi probintziatan egindako hamabina erasotan.
Pasa den igandean ere, 58 lagun hil zituen Al Kaidak Bagdadeko eliza siriar eta katoliko baten aurkako atentatu batean.