Mundua -

Alerta Gorria

20 lagun hil dira Costa Rican euriteen eta lurjausien ondorioz

Denboraleak arazo larriak sortu ditu Costa Ricako hainbat gunetan, batez ere Ozeano Bareko kostaldeko herrietan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

20 lagun hil dira Costa Rican azken egunetan izandako euriteen ondorioz. Gobernuak Alerta Gorria ezarri du, gaur ''La Nacion'' tokiko egunkariak jakinarazi duenez. Antza, datozen orduetan larrialdi-dekretua sinatuko du Laura Chinchilla presidenteak.

Costa Ricako Larrialdietarako Batzordeak adierazi duenez, gutxienez 20 pertsona hil dira Pico Blanco mendian izandako lurjausiaren ondorioz. (San Antonio de Escazuko herrian).

Iturri berdinaren arabera, denboraleak arazo larriak sortu ditu Costa Ricako hainbat gunetan, batez ere Ozeano Bareko kostaldean. Bertako hainbat herri inkomunikatuta daudela jakinarazi dute.

Ondoko herrialdeei laguntza eskatu die Costa Ricak denboralea dela eta izandako kalteak konpontzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea