Mundua -

Aire istripua

68 pertsona hil dira Kubako erdigunean, hegazkin bat erorita

Biktimetako 40 kubatarrak ziren, eta beste 28ak atzerritarrak, horietako bat, espainiarra. Hegazkina Santiago-Habana bidea egiten ari zen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hirurogeita zortzi pertsona (horietako bat espainiarra) hil egin dira bart Aerocaribbean konpainiako hegazkin bat erorita Kuban, Sancti Spiritus probintzian (erdigunea), herrialde horretako Abiazio Zibilak baieztatu duenez.

Telebista publikoaren arabera, hegazkinean 40 kubatar eta 28 atzerritar zihoazen, 10 herrialdetakoak: Argentina (9), Mexiko (7), Herbehereak (3), Alemania (2), Austria (2), Espainia, Frantzia, Italia, Japonia eta Venezuela. Hildako espainiarra Manuel Gonzalez Asencio da.

Ezbeharra 17:42an (23:42ak Euskadin) jazo da, eta oraindik ez dakite zerk eragin duen.

Hegazkina Santiago-Habana bidea egiten ari zen. Ibilbidearen une batean, baina, larrialdi egoera baten berri eman zuen, eta ondoren haren arrastoa galdu zuten.

Istripua Paredes eta Guasimal eskualdeen artean gertatu da, probintzia hiriburutik 15 kilometrora, eta Habanatik 362 kilometrora.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea