Mundua -
Tragedia
Hegazkin batek istripua izan du Pakistanen eta 21 bidaiariak hil dira
AEBetako petrolio konpainia baten hegazkina Karachitik abiatu da eta, aire hartu eta berehala, motore batean zuen matxuraz ohartarazi du.
Erredakzioa
21 lagun hil dira hegazkin pribatu txiki batek Karachin (Pakistan) izan duen istripuaren ondorioz, bertako agintariek jakitera eman dutenez.
"Inor ez da bizirik atera. Erreskate taldeek 21 hilotz atera dituzte eta inguruko ospitaleetara eraman", adierazi dute aipatu iturriek.
Euskal Herrian 03:13 zirenean gertatu da ezbeharra Pehelwan Goth inguruan, hegazkinak aire hartu eta gutxira. Karachitik abiatu eta Bith Shahra, petrolio ustiategiak ugariak diren ingurura, zihoan AEBetako petrolio konpainiaren hegazkina.
Oraindik ez dute zehaztu hegazkineko bidaiariak nongoak ziren, baina bai 16 enpresako langileak zirela, hiru teknikariak eta bi pilotuak.
"Aire hartu eta segituan, aireportuko kontrol dorrearekin jarri dira harremanetan motoreetako batean arazoak zituztela ohartaraziz. Hegazkina aireportura itzultzen hasi da eta gero istripua izan du", azaldu dio Geo Tv telebista-kate ofizialari Pervez George Abiazio Zibilaren Agintaritzako buruak.