Mundua -

Munduko foro ekonomikoa

Davoseko Foroa hasi dute, munduko arazo handiak mahai gainean izanda

Gaiak tentsio geopolitikoetatik eta gatazketatik munduko atzeraldiak sortutako krisi sozialeraino joango dira. Zalantzan da Donald Trump bertan izango ote den.

Irudia: EFE
Irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Munduko Foro Ekonomikoa hasi dute astearte honetan Davosen, munduko arazo handienei buruz hitz egiten ari dira bertan, tentsio geopolitikoetatik eta gatazketatik munduko atzeraldiak sortutako krisi sozialeraino.

“Hautsitako mundu batean etorkizun bateratua sortzeko”, Davoseko Foroak asteartetik ostiralera bitartean 3.000 parte-hartzaile baino gehiago izango ditu, politika, enpresaritza eta gizarte zibil munduko 110 herrialdetakoak.

340 politikari, horietan artean 70 estatuburu eta gobernuburu, joan dira Suitzako herrira, gizarteak bizi dituen haustura politiko, ekonomiko eta sozialen arrazoiak aztertzeko.

Klaus Schwab Foroaren sortzaile eta zuzendari exekutiboak nazioarteko lankidetza berresteko bideak bilatu nahi ditu, besteak beste, nazioarteko segurtasunean, ingurumenean eta mundu mailako ekonomian.

Trumpen parte-hartzea, zalantzan

Trump bigarren presidente estatubatuarra izangon litzateke Davosera joaten, Bill Clinton eta gero, eta zalantzan dago haren partaidetza, Kongresuan akordio falta duelako aurrekontuak berritzeko.

Halere, AEBko presidenteak Foroan parte hartzeari buruz egindako iragarpenak harritu egin zuen, Davoseko "elitearekin" oso kritikoa izan delako, izan ere, globalizazioaren eta merkataritza librearen aldekoa da.

Trump ostegunean Davosen izatea eta ostiralean Foroan hitz egiteak denbora emango lioke antolakuntzari haren agenda propioa bultzatzeko, komunikabideak Trumpengan zentratu baino lehen.

Parte-hartzaileak

Aurten Forora joan diren estatuburu eta gobernuburuen artean, besteak beste, honako hauek daude: Emmanuel Macron Frantziako presidentea, Angela Merkel Alemaniako kantzilerra, Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidentea, Paolo Gentiloni Italiako lehen ministroa eta Theresa May Erresuma Batukoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Ameriketako Estatu Batuak bideoak Eguneko albisteak Trump gaur