Mundua -
Indarkeria, Pakistanen
50 hildako Pakistanen, meskita batean izandako atentatu suizidan
Tenpluan hamarka fededun zeuden ostiraletako ohiko otoitza egiten. Meskitako sabaia behera etorri da eta hainbat pertsona harrapatu ditu azpian.
Erredakzioa
Gutxienez 50 pertsona hil dira eta beste 80 zauritu meskita bat zeharo suntsitu duen atentatu suizida baten ondorioz. Gobernu probintzialak jakitera eman duenaren arabera, gertaera Pakistango ipar-mendebaldean izan da, ostiraletako otoitzaren orduan.
Leherketa Darra Adam Khelen gertatu da, Peshawarren hain zuzen, Jyber-Pajtunjwa probintziako hiriburuko auzo pobre batean.
Erasoa 14:00etan izan da, ordu horretan hamarka fededun meskitan zeuden ostiraleko otoitza egiten.
Pakistango kateek zabaldurakoaren arabera, leherketaren ondorioz, tenpluko sabaia behera etorri da eta hainbat pertsona harrapatuta geratu dira.
Segurtasun indarrek eremua sokaz inguratu dute eta zaurituak inguruko ospitaletara eraman dituzte.
Tenpluen kontrako erasoak ohiko gertaera bihurtu dira azken hilabeteetan, horrelako lekuek ez dutelako segurtasun neurri sendorik.