Mundua -

Lur-astinduak

Sumendi baten erupzio arriskua Japonian, lurrikara bolkaniko batzuen ondoren

Asteartean erupzioa izan zuen Motoshirane sumendiak, eta ondoren izandako lur-jausi batean pertsona bat hil eta hainbat zauritu ziren. Berriro egin lezake eztanda.

Eski-estazio bat bete-betean harrapatu zuen sumendiaren erupzioak. EFE
Sumendi baten erupzioa eta osteko lur-jausia Japonian. EFE
Eski-estazio bat bete-betean harrapatu zuen sumendiaren erupzioak. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lurrikara bolkanikoak izan dira azken orduetan Japonian, eta Motoshirane sumendiak berriro erupzioa izan dezakeela eta, bertan behera utzi dituzte asteartean izan zen erupzioaren eta ondorengo lur-jausiaren ondorioz desagertutako pertsonak bilatzeko lanak. Gertakariek bete-betean harrapatu zuten Kusatsu Kokusai eski estazioa (Gunma prefektura, Tokio iparraldean), eta pertsona bat hil eta hainbat zauritu ziren.

Elurraren azpian harrapatuta egon litezkeen pertsonen bila egon dira orain arte, baina lurrikara bolkanikoak atzeman dituztenez, bertan behera geratu dira lanok. Egoera berriro egonkortzen denean ekingo diote bilatzeari, NHK telebista kate estatalak jakinarazi duenez.

Japoniako Meteorologia Agentziak sumenditik urruntzeko deia egin du, eta 3. mailako alertari eutsi dio (1etik 5era doa). Sumendiak eztanda egin lezake berriro, eta hondakin bolkanikoak jaurti litzake.

Asteartean 600 astindu baino gehiago atzeman zituen Agentziak, batere ez gauerditik 09:00tara (00:00 GMT), eta zazpi azken orduetan.

Hildako bat eta dozenaka zauritu

Motoshirane sumendiaren erupzioak eta ondoren sortutako lur-jausiak bete-betean harrapatu zuen Kusatsu Kokusai eski estazioa. 49 urteko militar bat hil zen, hondakin bolkanikoak gainera jausita. Horrez gain, sei soldadu eta bost eskiatzaile ere zauritu ziren.

Motoshirane sumendiak 2.171 metro ditu, eta Shirane eta Ainomine mendiekin batera, Kusatsu Shirane mendia osatzen du. 3.000 urtean sumendi horrek izandako lehen erupzioa da honakoa.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Japonia Hondamendi naturalak Albisteak Lurrikarak gaur Munduan aktibo dauden sumendiak Elur-jausiak