Mundua -

Dardara

Lurrikara batek zazpi pertsona hil eta 200 baino gehiago zauritu ditu Taiwanen

Dardarak hotel bat eraitsi du, eta kalteak eragin ditu beste hainbat eraikinetan.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Lurrikara batek lau lagun hil eta 200 baino gehiago zauritu ditu Taiwanen

0:58

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez zazpi pertsona hil eta 258 inguru zauritu dira Taiwanen, lurrikara indartsu batek uhartearen ipar-ekialdea astindu eta gero, Taiwango Gobernuak behin-behinean egindako balantzearen arabera. Halaber, 76 pertsona desagertutzat jo dituzte. Horrez gain, dardarak kalte handiak eragin ditu hainbat eraikinetan.

AEBko Institutu Geologikoak zehaztu duenez, dardarak 6,4 graduko maila harrapatu du Richter eskalan, baina Taiwango agentziak 6ra jaitsi du. Lurrikara 9,4 kilometroko sakoneran gertatu da, Hua Lien udalerritik 21 kilometrora.

Hua Lien herrian ez ezik, Nanaon ere kalteak oso handiak izan dira. Hainbat eraikin behera etorri dira eta 700 etxebizitza argindar barik geratu dira.

Lurrikara gertatu aurreko 24 orduetan, 94 astindu izan ziren, eta igandean 5,8 graduko lurrikara bat izan zen.

Tsai Ing Wen Taiwango presidenteak hondamendiei aurre egiteko plana "berehala" abiatzeko agindu du lanak azkartzeko. Reuters albiste-agentziak zabaldutako oharraren arabera, Gobernuaren lehentasunetako bat kalteak dituen autobide bat konpontzea da.

TAIWAN TERREMOTO

TAIWAN TERREMOTO

Tongshuai hotela. Argazkia: EFE

 

TERREMOTO TAIWAN

TERREMOTO TAIWAN

Hualiengo kale bat. Argazkia: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Gaurko azken ordukoa 2024ko seismoak Asia albisteak Taiwan Hondamendi naturalen biktimak