Mundua -

Elur-denboralea Frantzian

Elurrak eta izotzak trafiko-arazoak sortu ditu Parisen

Elurrak 12 zentimetroko lodiera harrapatu du Parisko zenbait tokitan, eta 1987tik ez da halakorik gertatu.

La basílica Sagrado Corazón en Montmartre, en París tras una fuerte nevada hoy.

Milaka auto harrapatuta gelditu dira Parisen, elurteengatik

1:07

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Barne Ministerioak Parisen autoa ez hartzeko gomendatu die auto-gidariei, asteazken honetan elur-denboraleak sortu dituen arazoak direla eta.

12 zentimetroko lodiera harrapatu du elurrak Parisko zenbait tokitan, eta 1987tik ez da halakorik gertatu. Ondorioz, atzerapenak izan dira garraio publikoetan eta bertan behera utzi dituzte autobus-linea gehienak.

Frantziako 25 departamendu (gehienak ekialdean) alerta egoeran daude elurragatik, eta hainbat hiritan arazoak sortu dira.

Iragarpenen arabera, eguerdian elurra botatzeari utziko dio Parisen, baina ez Frantziako beste toki batzuetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Paris azken ordukoa Denboraleak albisteak Frantzia berriak Elurra argazkiak Eguneko albisteak