Mundua -

Poliziaren arabera

Britainia Handian atzemandako bonbak AEBetan eztanda egin behar zuen

Yemen eta Chicago (AEB) lotzen zituen hegazkinean aurkitutako tinta kartutxo manipulatuaren azterketa zientifikoak egiaztatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

East Middlanseko aireportuan (Ingalaterrako iparraldean), zama-hegazkin batean, aurkitutako bonba-paketeak AEBetan eztanda egin behar zuen zazpi ordu geroago, Scotland Yarddek gaur jakitera eman duenez. Bonba-paketea urriaren amaieran atzeman zuen Poliziak.

Yemen eta Chicago (AEB) lotzen zituen hegazkinean aurkitutako tinta kartutxo manipulatuaren azterketa zientifikoak egiaztatu du. Hegaldiak Ingalaterran egin zuen geldiadia.

Urriaren 29an atzemandako bonbak AEBetako ekialdeko kostaldearen gainean lehertu behar zuen, baina indargabetu zuten, Britainia Handiko Poliziak jakitera eman duenez.

"Lehergailua 10:30 aldera aktibatu behar zen, 2010eko urriaren 29an, azterketek egiaztatu dutenez. Bonba-paketea hegazkinetik atera ez balute AEBetako ekialdeko kostaldearen gainean eztanda egingo zukeen", azaldu du Londreseko Poliziak komunikatu baten bidez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea