Mundua -
Erresuma Batua
Londres Hiriko aireportua itxi dute Bigarren Mundu Gerrako bonba bat aurkitu eta gero
Lehergailua aireratze eta lurreratze pista baten ondoan aurkitu dute eta Poliziak 214 metroko segurtasun muga ezarri du bertan.
Agentziak | Erredakzioa
Londres Hiriko aireportua itxi dute Bigarren Mundu Gerrako bonba bat aurkitu dutelako bart gauean.
Lehergailua aireratze eta lurreratze pista baten ondoan aurkitu dute bertan lanean ari ziren langileek, eta Poliziak 214 metroko segurtasun muga ezarri du bertan.
Londres Hiriko aireportura joatekoak direnei aurretik beren aire-konpainiekin hitz egiteko eta ez joateko gomendioa eman diete Londres Hiriko Aireportuko agintariek, bere webgunean jakinarazi dutenez.
Erresuma Batuko Armadaren ustez "Bigarren Mundu Gerrako bonba bat da", Londresko Poliziaren hitzetan.
1940 eta 1941 bitartean bonbardatu zuten naziek Londres, eta bart aurkitutako lehergailua bonbardaketa horietako batean bota zutenetako bat omen da.