Mundua -
Amaiatu da goi-bilera
G20ko buruek monetak ez debaluatzeko deia egin dute
Azken aldian, AEBak eta Txina "dibisa gerra" batean murgilduta izan dira, biak haien monetak debaluatzen, esportazioak sustatzeko asmoz.
Erredakzioa
G20 taldeko buruzagiek dei egin dute gaur herrialdeek "moneten debaluazio lehiakorrak" egin ez dezaten. Izan ere, azken asteetan, AEBak eta Txina "dibisa gerra" batean murgilduta izan dira, biak haien monetak debaluatzen, esportazioak sustatzeko asmoz.
G20 Seulen (Hego Korea) egindako goi-bilera amaitu egin da gaur, adierazpen bat adostuta. Akordioa azken unea arte negoziatu behar izan dute, alde handiak baitzeuden herrialdeen artean.
Azkenik, debaluazioak ez egitea eskatzea adostu dute.
Taldeak hainbat neurri ezarriko ditu, munduan "hazkunde iraunkor eta orekatua" lortzeko.
Herrialde azeleratu berriek hazkunde handia dute, eta haien ekoizpenak gastuak baino handiagoak dira. Ondorioz, mozkin handiak dituzte.
Aitzitik, herrialde garatuek hazkunde txikiak dituzte, eta gastuak ekoizpenak baino handiagoak dira. Ondorioz, herrialde azeleratu berriei produktuak erosi behar dizkiete.
Desoreka horren testuinguruan, AEBek barne eskaria handitzeko eskatu die azeleratu berriei, batik bat Txinari.
Hori horrela, G20k konpromisoa hartu du 2011n desoreka horiek neurtzeko "gida" batzuk sortzeko.