Mundua -

Sismoa

6 graduko beste lurrikara batek Mexiko astindu du

Dardara 40 km-ko sakoneran sortu da, Oaxaca estatuan, San Miguel Panixtlahuacatik 36 kilometrora, mendebaldeko kostaldean.

Lurrikararen epizentroa. Argazkia: USGS
Lurrikararen epizentroa. Argazkia: USGS

i.g. | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ritcher eskalan 6 graduko indarra hartu duen lurrikara berri batek Mexikoko mendebaldeko kostaldea astindu du berriz ere gaur, otsailak 19an.

Mexikoko Sismologia Zerbitzu Nazionalak jakinarazi duenez, dardara Oaxaca estatuan gertatu da hango 00:56ean, San Miguel Panixtlahuacatik 36 km-ra, eta Puerto Esconditik hurbil.

Halaber, lurrikara 10 km-ko sakoneran sortu da, eta hiriburu mexikarrean ere sentitu dute, 320 km-ko distantziara.

Luis Felipe Puente Herrizaintza Idazkaritzako Babes Zibileko koordinazio nazionalaren arabera, momentuz ez dute katerik zenbatu.

Enrique Peña Nieto presidente mexikarrak Twitterren adierazi duenez, Babes Zibilak "protokoloak abiarazi ditu eta tokiko agintariekin harremanetan dago".

Hereneguneko 7,2 graduko lurrikararen ostean, 1977 erreplika zenbatu dituzte, horietako handiena, gaurkoa (6 gradukoa).

Hiritarrak kalera irten dira gaur Mexiko DFn, alarmak jo ostean. Argazkia: EFE

Hiritarrak kalera irten dira gaur Mexiko DFn, alarmak jo ostean. Argazkia: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Mexiko Eguneko albisteak Latinoamerika Lurrikarak