Mundua -
Iran
Gizon bat urkatu dute, 16 emakume eta haur hiltzea egotzita
Gizonak bere krimenak onartu zituen epaiketan, eta emakumeak gorroto zituela arrazoitu zuen.
Erredakzioa
Irango Botere Judizialak Farid Baghlani hil du, 2004 eta 2008 urteen artean Abadango portuan (Iran) 16 emakume eta haur hiltzea egotzita, Fars hango albiste agentziaren arabera.
Errudunak bere krimenak aitortu zituen epaiketan, eta emakumeak gorroto zituela argudiatu zuen.
Iranen lege islamiarra edo Sharia indarrean dago, horrek heriotza-zigorrera eramaten die hiltzaile, bortxatzaile, narkotrafikatzaile eta Ala eta Errepublika Islamiarrari eraso egiten dien guztiei.
Amnistia Internazionalaren estatistiken arabera, Iranen urtean 300 urkatze egiten dira, eta munduko bigarren herrialdea da hiltzetan, Txinaren atzetik eta Saudi Arabiaren eta AEBen aurretik.