Mundua -
Arratsaldean iragarriko du
Gerry Adamsek Irlandako hauteskundeetara aurkeztea erabaki du
Adamsek 62 urte ditu eta eserlekua du Erresuma Batuko Parlamentuan. Beraz, bi parlamentu ezberdinetan eserlekua duen historiako lehen politikoa izango litzateke.
Erredakzioa
Gerry Adams Sinn Feineko presidentea Irlandako hauteskunde orokorretara aurkeztuko da. Ipar Iturri guztien arabera, erabaki horrek Irlandako agintari errepublikar historikoaren estrategia politikoan aldaketa islatzen du.
Adamsek Louth konderriko ordezkari bezala aurkeztuko da. Egun, eserleku hori Arthur Morgan Sinn Feineko kidearen eskuetan dago, baina Morgan hauteskundeetara ez dela aurkeztuko iragarri du.
Gerry Adamsek eserlekua lortzen badu, historian sartuko da Erresuma Batuko Parlamentuan eta, aldi berean, Irlandakoan ordezkari den lehen politikaria bihurtuta. Aro modernoan ez dago egoera horren aurrekaririk.
Iturri ezberdinen arabera, Adamsek hurrengo orduetan emango du hartutako erabakiaren berri, militante errepublikarrekin egingo duen bileran.
62 urtekin, Adamsek mugatik hegoaldera etapa berria hasteko urratsa eman du, 2012ko erdialderantz egingo diren hauteskundeetara aurkeztuz.