Mundua -

Txinan

53 pertsona hil dira Shanghaiko eraikin batean izandako sute batean

Apartamentuen eraikina berriztatzen ari ziren sutea gertatu denean, baina oraindik ez dakite zergatik sortu den sutea. Sugarrek eraikin osoa suntsitu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 53 pertsona hil dira Shanghaiko 28 solairuko eraikin&' || 'nbsp;batean gaur izan den sute baten ondorioz, Xinhua berri-agentzia ofizialak zabaldu duen agintari txinatarren azken balantzearen arabera.

Apartamentuen eraikina berriztatzen ari ziren sutea gertatu denean, Shanghaiko Udaleko prentsa bulegoaren arabera. Gainera, suhiltzaileek sugarrak jada kontrolatu dituztela eta ehundik gora lagun erreskatatu dituztela zehaztu du. Eraikinean 156 familia bizi dira.

Suhiltzaileek hurbileko eraikin baten goiko aldean jarri dituzte mahukak eta horrela lortu dute sutea kontrolatzea, baina sutan zegoen eraikinaren goiko aldera heldu ez direnez, sugarrek eraikin osoa suntsitu dute.

Udalaren komunikatuaren arabera, oraindik ez dakite zergatik sortu den sutea, baina lekuko batek ziurtatu du eraikuntzako material batzuk su hartzen ikusi dituela sugarrak aldamioetara heldu aurretik. Sutea itzaltzeko lanetan suhiltzaileen 25 unitatek eta 65 ibilgailuk hartu dute parte.

Ehun bat pertsona zonaldeko ospitaletara eraman dituzte, eta kalteturiko eraikineko eta ondoko beste hiru eraikinetako bizilagunak behin-behineko aterpeetan sartu dituzte.

Eraikineko azken pisuan bizi den Zhang abizendun gizonezkoak adierazi du berak eta hamarnaka lagunek suteen eskaileratik irtetzea lortu dutela. "Hasieran, kea ikusi dut leihotik, eta gela laster bete da kearekin", azaldu du Qianek, sutea hasi denean 28. solairuan zegoen emakumezkoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea