Mundua -
80 zaurituta
Gutxienez 64 pertsona hil dira eraikuntza bat eraitsita, New Delhin
Laxmi Nagarreko eraikuntzan 250 bat lagun bizi zirela esan dute bizilagunek, Indiako beste zonetako etorkinak gehienbat.
Erredakzioa
Gutxienez 64 pertsona hil eta beste 80&' || 'nbsp; zauritu dira bost solairuko eraikuntza bat eraitsita New Delhiko (India) ekialdean, azken balantzearen arabera.
Eraikuntzan 250 bat lagun bizi zirela esan dute bizilagunek, Indiako beste zonetako etorkinak gehienbat.
Erreskate taldeen arabera, Yamuna ibaiak gainezka egin du orain dela gutxi eta horrek eraikuntzaren zimenduetan ur kontzentrazio handia eragin du. Horren ondorioz, eraikuntza eraitsi egin da, A. K. Walia Finantza ministroak baieztatu duenez.
Hala ere, eraikineko zimenduen kalitate eskasak ezbeharra eragin duela uste du Delhiko Udalak, izan ere, askotan baimenik gabe eraikitzen da Indiako hiriburuan.
Duela hiru egun "beste eraikin bat behera etortzea saihestu genuen Mushavirren, egitura erabat lurreratuz", adierazi du erakundeko funtzionario batek.