Mundua -

Judizioz kanpoko akordioa

Erresuma Batuak Guantanamoko preso ohiei kalte-ordainak emango dizkie

Horrela, inteligentzia zerbitzuen zenbait metodo argitara aterako lukeen epaiketa luzea eta garestia ekidin nahi du Gobernu britainiarrak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milioika liberako kalte-ordainak emango dizkie Gobernu britainiarrak torturak eta Erresuma Batuaren laguntza salatu zuten Guantanamoko dozena bat preso ohiri.

Salatzaile guztiak Erresuma Batuko herritarrak dira edo bertan bizi dira. Horietako seik segurtasun indar britainiarrak salatu zituzten Guantanamoko (Kuba) atxiloketa zentrora heldu aurretik, haiek jasandako torturen jakitun izateagatik eta ezer ez egiteagatik.

Hain zuzen, inteligentzia zerbitzu britainiarrak eta Gobernuko hiru departamentu salatu dituzte.

Komunen Ganberan akordioaren berri emango dute

Gobernu britainiarrak judizioz kanpoko akordioaren berri emango du astearte honetan Komunen Ganberan.

Kalte-ordainak ematearen alde egin du Erresuma Batuak inteligentzia zerbitzuen zenbait metodo argitara aterako lukeen epaiketa luzea eta garestia ekiditeko.

Agintariek eta salatzaileen abokatuek lortu duten akordioa isilean izatea erabaki dute alde biek. Dena den, Gobernuak Parlamentuko Inteligentzia eta Segurtasun Batzordeari eta Auditoria Nazionalari jakinaraziko dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea