Mundua -

Iruzkina

Zergatik ez dute Maroko gaitzetsi

Rabatek lagun boteretsuak ditu, eta beraz, ez du prezio diplomatikorik ordainduko sahararrak jazartzeagatik.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Batek baino gehiagok galdetuko dio bere buruari nola litekeen Marokoren aurkako nazioarteko erreakziorik ez egotea. Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak gaitzetsi bai, hori egin du, baina ez du gertakariak ikertzeko konpromisorik hartu.

Ez Frantziak, ez AEBek, ez dituzte Marokoren ekintzak gaitzetsi. Rabatek lagun indartsuak ditu eta, horri esker, ez du sahararren aurkako errepresioagatik prezio diplomatikorik ordainduko.

Frantziak, arrazoi ekonomikoak direla medio, Marokoren alde egiten du beti. Eta Washingtonek, berriz, Al Kaidaren aurkako borrokan aliatutzat du. Bestalde, Marokok Arabiar Liga osatzen duten 22 herrialdeen laguntza dauka.

Aljeriak izan ezik, gainontzeko herrialde arabiarrek ez dute Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aitortzen. Internazional Sozialistak berak ere ez du gaitzetsi Saharan gertatutakoa, erakundean alderdi marokoar bat dagoelako, Gobernuaren parte den Indar Popularren Batasun sozialista, alegia.

Hori guztia, gainera, Ceutarekin eta Melillarekin, etorkinekin edo arrantzarekin arazoak nahi ez dituen Espainiaren koldarkeria gehituta uler daiteke, zer dela eta lortzen duen Marokok bere proposamena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea