Mundua -

Hauteskundeak

Italiako alderdiek amaitu dute hauteskunde orokorren aurreko kanpaina

Galdeketa guztien arabera hauteskundeak irabazteko faboritoa den M5S alderdiak Erromako erdiguneko plaza batean (Piazza del Popolo) eman zion amaiera kanpainari.

Matteo Renzi, kanpainako azken eguneko ekitaldian. EFE
Matteo Renzi, kanpainako azken eguneko ekitaldian. EFE
Sistemaren aurkako 5 izarrak mugimendua da faboritoa Italian

1:09

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Italiako alderdi politikoek atzo, ostirala, amaitu zuten hauteskunde orokorren kanpaina. Hala, hausnarketa egunaren aurreko azken uneak ekitaldi publikoetan indarra erakusteko erabili zituzten, telebista bidez botoak biltzen saiatzeaz gain.

Galdeketa guztiek faboritotzat jotzen duten M5S alderdiak Erromako erdiguneko plaza batean (Piazza del Popolo) egin zuen azken ekitaldia.

Luigi di Maio alderdiko buruzagia eta hautagaia haren ministroekin joan zen. Ekitaldian adierazi zuenez, 2013az gero egindako "oposizioaren garaia amaitu eta Gobernukoa abiatuko du".

Bestalde, Matteo Renzi Italiako Gobernuko buruzagiaren Alderdi Demokratak Florentzian egin zuen azken ekitaldia, jarraitzailez inguratuta. Azken bost urteotan Italia gobernatu izanaz "harro" egoteko deia egin zuen Renzik.

Horrez gain, Silvio Berlusconi Forza Italia Alderdi Kontsebadoreko buruzagiak "Porta a Porta" telebista saioan Antonio Tajani hautagaia defendatu zuen. Gaur egun Europako Parlamentuko presidentea da Tajani.

Berlusconiren aburuz, Tajaniren hautagaitzak Matteo Salvini Liga Norteko idazkari ultraeskuindarrari (koalizioko bazkide nagusia) gogoeta "sakona" eginaraziko dio. Berlusconiri eta Tajaniri irabaziz gero, lehen ministroa izango dela esan zuen Salvinik.

"Liberi e Uguali" alderdiak, bere aldetik, Siziliako hiriburuan, Palermon, agurtu zuen kanpaina. Pietro Grasso mafiaren aurkako fiskal ohia da hautagai nagusia, eta immigrazioa eta lan mundua izan zituen hizpide.

Azkenik, Emma Bonino Europako komisario ohiak eta "+ Europa" zerrendako buruak Erroman egin zuen azken ekitaldia. Europako Batasuna "hobea eta indartsuagoa" izatea eskatu zuen, zatituta nahi dutenen aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Nazioartea Gaurko azken orduko albistea Italia Hauteskundeak