Mundua -

700.000 pertsona ihes eginda

Rohingyen aurkako garbiketa etnikoak jarraitzen du Myanmarren, NBEk salatu duenez

Myanmarreko Armadak pertsonak hiltzen, torturatzen, bortxatzen eta gosea pasarazten jarraitzen du, baieztatu du NBEk.

Critica al Gobierno birmano por decir que prepara el regreso del grupo y seguir con violencia. EFE
Critica al Gobierno birmano por decir que prepara el regreso del grupo y seguir con violencia. EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rohingyen taldearen aurkako garbiketa etnikoak jarraitzen du Rakain estatuan, Myanmar mendebaldean, gaur, asteartea, Nazio Batuen Erakundeak ohartarazi duenez. Dagoeneko 700.000 pertsona baino gehiagok alde egin dute abuztutik hona.

NBEk eta giza eskubideen aldeko zenbait organizaziok Myanmarreko Armadak egiten dituen gehiegikeriak salatu dituzte. Zapalkuntza abuztuaren 25ean hasi zuten, rohingya talde txiki batek egindako eraso armatuaren ostean.

Andrew Gilmour Giza Eskubideetarako NBEren idazkari nagusiaren laguntzailearen esanetan, indarkeria maila gutxitu bada ere, Myanmarreko segurtasun indarrek pertsonak hiltzen, torturatzen, bortxatzen eta gosea izatera behartzen jarraitzen dute.

"Badirudi rohingyen aurkako indarkeria sistematikoak jarraitzen duela", esan du Gilmourrek ohar baten bidez, Balgladesheko errefuxiatuen kanpaleku batean egon eta gero.

"Indarkeriaren izaera aldatu da (…) intentsitate gutxiko kanpaina da eta gosea izatera behartzen dituzte, antza, euren etxeetan jarraitzen duten rohingyak Bangladeshera joatera behartzeko", gaineratu du.

Gainera, Gilmourrek Gobernu myanmartarra kritikatu du, errefuxiatuen itzulera prestatzen ari dela esateagatik, indarkeriak bere horretan jarraitzen duenean. Era berean, ziurtatu duenez, gaur egungo egoeran, "itzulera ziurra, duina eta jasangarria ezinezkoa" litzateke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo munduko albisteak NBE argazkiak Gaurko azken ordukoa