Mundua -
Kuba
Alderdi Komunistaren idazkaritza utzi du Fidel Castrok
2006tik zeukan kargu bakarrari uko egin dio Kubako presidente ohiak bere osasun egoera ahula dela eta.
Erredakzioa
Fidel Castrok Alderdi Komunistako Idazkari Nagusi izateari utzi dio. Hala adierazi du gaur, Kubako Granma egunkari ofizialak.
Osasunez ahul dabilelako kargua uzten duela aitortu zuen Castrok ikasle batzuekin atzo egin zuen bilera batean.
Dena den, 2011ko apirilean Alderdi Komunistak egingo duen kongresuan egingo da ofizial kargu uztea.
49 urte boterean egon ostean, 2008ko otsailean presidente izateri utzi zion.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea