Mundua -
Maiatzak 20
Venezuelako oposizioak protestei berrekingo die gaur, hauteskundeen aurka
NBE hauteskundeetan begirale ez izatea eskatu nahi dute, "iruzurra" egingo dutela argudiatuta.
agentziak | erredakzioa
Venezuelako oposizioa kalera irtengo da berriz gaur, astelehena, NBEri hauteskundeetan begirale lanak ez egitea, Nicolas Maduroren Gobernuak egindako eskaerari uko eginda, eskatzeko, maiatzaren 20ko hauteskunde orokorretan "iruzurra" egingo dutela argudiatuta.
Venezuela Aske Fronte Zabala osatu berri duten taldeak iragarri duenez, kalean egingo duen lehen ekintza NBEk Caracasen duen egoitzara joatea izango da, erakundeari "iruzurra ez balioztatzea" eskatzeko.
Aliantzak, halere, ez du zehaztu nondik abiatuko den mobilizazioa, hori dela eta, martxaren nondik norakoak ezagutzeko daude.
Protestaren helburua nazioarteko gobernu eta erakundeei "maiatzak 20rako deituta dagoen prozesu iruzurgilea ez aitortzea" eskatzea da, Fronteko kideek ez baitute "iruzur batetik" izendatzen duten inor aitortuko.
NBEk erantzun du ez dagoela Antonio Guterres idazkari nagusiaren esku begiraleak ezartzea.