Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Perito Moreno glaziarraren 'zubia' erori da Argentinan 2018ko martxoan

Mundua

Argentinan

Perito Moreno glaziarraren 'zubia' erori da

agentziak | erredakzioa

2018/03/13

Perito Moreno glaziarrak Magallaes penintsularekin osatzen duen arku edo zubia 2016. urtean erori zen azkenengoz.

  • Whatsapp
  • Bidali

Igandean ikuskizun natural ikusgarrienetariko bat izan zen Argentina hegoaldean: Perito Moreno Patagoniako glaziarraren izotz masa erori zen.

Perito Moreno glaziarrak Magallaes penintsularekin osatzen duen arku edo zubia 2016. urtean erori zen azkenengoz.

Fenomeno horrek ehunka turista erakartzen ditu erorketa gertatzen den bakoitzean, baina oraingoan ez da publikorik egon segurtasun neurri bereziak ezarri baitzituzten eta izotz masa gauean erori zelako, turistentzat itxita zegoela.

Erorketa hori maiz errepikatzen den fenomeno naturala da. Argentinako lakuaren urek Perito Moreno glaziarrak penintsularantz hurreratzean sortutako dikearen aurka ezartzen duen presioa dela eta gertatzen da erorketa.

Presio horiek glaziarra arraildu egiten dute, arku edo zubi bat sortu arte, eta, azkenean, arkua modu ikusgarrian erortzen da.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena