Mundua -

SIRIA

6.000 pertsona baino gehiago atera dira gaur Ekialdeko Ghoutatik, Errusiaren arabera

Bestalde, gutxienez 11 pertsona hil dira Afringo eremu kurdu siriarrean gertatutako leherketan.

Ekialdeko Ghouta. Artxiboko argazkia: EFE
Ekialdeko Ghouta. Artxiboko argazkia: EFE
Ekialdeko Ghouta. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

6.000 pertsona baino gehiago irten dira astelehen honetan Ekialdeko Ghoutatik, Vladimir Zolotujin Adiskidetzerako Errusiako Zentroako bozeramaileak jakinarazi duenez. Ebakuazioak Hamuriye kontrol postutik barrena egin dituzte.

"Astelehen goizaz geroztik 6.000 pertsona baino gehiago atera dira Ekialdeko Ghoutatik, kontrol postuetatik barrena", ziurtatu du Errusiako jeneralak, Sputnik albiste agentziaren arabera.

Ekialdeko Ghouta, Damasko kanpoaldean, matxinoen gotorleku bihurtu da eta hori dela eta, Siriako Gobernuaren aldeko indarrek gune horren kontrako erasoaldia hasi zuten otsaila amaieran.

Giza Eskubideen Siriako Behatokiaren esanetan, Siriako Gobernuaren erasoaldia hasi zenetik 1.100 zibil baino gehiago hil dira Ekialdeko Ghoutan.

Gutxienez 11 pertsona hil dira Afringo eremu kurdu siriarrean gertatutako leherketan

Gutxienez zazpi zibil eta Ankararen aliatu diren lau soldadu siriar hil dira Afringo eremu kurdu siriarrean gertatutako leherketa batean, Anadolu agentziak gaur argitaratutako informazioaren arabera.

Leherketa igande arratsaldean gertatu zen hiriko eraikin batean, hain zuzen ere, Siriako Armada Libreko (ELS) kideak (Ankararen aliatuak) hiriko eraikin bat miatzen ari zirenean.

Eztandaren ondorioz, 4 metroko sakonerako zulo bat ireki zen eta inguruko eraikin eta ibilgailuak kaltetu zituen.

Bestalde, Giza Eskubideen Siriako Behatokiaren arabera, gutxienez Turkiaren aliatu diren 13 soldadu siriar hil eta beste 25 zauritu dira Afrin hirian mina batek eztanda egin ostean.

Pasa den urtarrilaren 20an, Turkiako Armadak eta Siriako soldaduek Afrinen aurkako erasoaldia hasi zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Gerra Siria Errusia Eguneko albisteak Eguneko albisteak Siriar errefuxiatuak Europan albisteak Turkia albisteak Siria albisteak gaur