Mundua -

Skripal auzia

23 herrialdetako 150 diplomatiko kanporatuko ditu Errusiak

Herrialde horietako gobernuek diplomatiko errusiarrak kanporatu dituzte asteon, eta Kremlinak tamainako bereko erantzuna emango zuela ohartarazi zuen.

Vladimir Putin Errusiako presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Vladimir Putin Errusiako presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Vladimir Putin Errusiako presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusiako Gobernuak jakinarazi du 23 herrialdetako diplomatikoak kanporatuko dituela, Serguei Skripal espioi ohiaren hilketa saiakeraren auzian Erresuma Batuarekin bat egin dutelako.

Herrialde horietako gobernuek diplomatiko errusiarrak kanporatu dituzte aste honetan, Erresuma Batuari elkartasuna adierazteko. Errusiak erasotzat hartu zuen neurri hori eta tamaina bereko erantzuna emango zuela ohartarazi zuen, eta hala egin du.

Suedia, Errumania eta Kroaziaren kasuan, diplomatiko bana kanporatu dute; Espainia eta Italiaren kasuan, bina; Txekiar Errepublika eta Lituaniaren kasuan, hiruna; Alemania eta Frantziaren kasuan, launa; eta Ukrainaren kasuan, 13.

Kanporatutako diplomatiko guztiak 'persona non grata' izendatu dituzte eta egun gutxi batzuetako epea eman diete Errusiatik alde egin dezaten.

Guztira, 23 herrialdetako 150 diplomatiko inguru kanporatuko dituzte, tartean daude Estatu Batuak, Alemania, Frantzia, Espainia, Italia, Kanada, Australia edota Ukraina.

Aurretik, Erresuma Batuko 23 diplomatiko kanporatu zituen Errusiak.

Estatu Batuen kasuan, 60 diplomatiko kaleratuko dituzte eta herrialde horrek San Petersburgon duen kontsulatu nagusia itxi egin dute.

Joan den martxoan 4an Skripal eta haren alaba pozoituta hiltzen saiatu ziren Ingalaterrako Salisbury herrian. Erresuma Batuko Gobernuak Moskuri egotzi dio hilketa saiakera hori. Errusiak halakorik ukatu du, baina gertakari horrek hautsak harrotu ditu nazioarteko harremanetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Ameriketako Estatu Batuak bideoak Errusia argazkiak Erresuma Batua argazkiak Espioitza