Mundua -
Venezuela
Venezuelako komisaria batean gertatutako 68 heriotzak ikertzeko eskatu du Gobernuak
Carabobo estatuko polizia-etxean sutea piztu zen joan den asteazkenean, eta 68 pertsona hil ziren. Jazoera argitzeko ikerketa abiatzeko eskatu dio Gobernuak Fiskaltzari.
AGENTZIAK| ERREDAKZIOA
Joan den asteazkenean Venezuelako Carabobo estatuko komisarian piztutako sutean hildako 68 lagunen heriotza argitzeko xedez, ikerketa abiatzeko eskatu dio Venezuelako Gobernuak Fiskaltza Publikoari.
Gauzak horrela, diziplina arteko talde bat sortuko duela iragarri du, jazoeraren "egia" ezagutzera emateko, eta "balizko erantzukizunak zuritzeko, justizia irmo eta sendo aplikatuta", Venezuelako Gobernuak ohar baten bidez zabaldu duenez.
Gobernuak doluminak agertu dizkie senideei eta lagunei, eta "Giza Eskubideetarako Nazio Batuen Ordezkari Gorenak egindako adierazpenak arinak gaitzetsi eta errefusatu" egin ditu.