Mundua
Eraso kimikoa Sirian
Siria misilekin eraso egingo duela erantzun dio Trumpek Errusiari
agentziak | Erredakzioa
El presidente estadounidense ha instado al Kremlin a prepararse porque van a lanzar misiles "suaves, nuevos e inteligntes".
-
Donald Trump artxiboko argazki batean. EFE.
Donald Trump AEBko presidenteak Siriaren aurkako misilen erasorako prest egoteko ohartarazi dio asteazken honetan Errusiari, Bagdadeko erregimenak Duma (Siria) hirian ustez egindako eraso kimikoari erantzuteko.
"Errusiak Siriaren kontrako misilak geldiaraziko dituela esan du. Prestatu zaitez Errusia, misil gozo, berri eta adimendunak joango baitira", esan du Trumpek Twitterren.
Trumpen hitzetan, Errusia ez litzateke elkartu behar "bere herritarrak hiltzen dituen eta horrekin gozatzen duen animaliarekin", esan du Trumpek Bachar Al Asad Siriako presidenteari aipamena eginez.
Russia vows to shoot down any and all missiles fired at Syria. Get ready Russia, because they will be coming, nice and new and "smart!" You shouldn’t be partners with a Gas Killing Animal who kills his people and enjoys it!
— Donald J. Trump (@realDonaldTrump) 11 de abril de 2018
Errusiak Siriaren kontrako misilak geldiarazteko asmoa duela esan ostean argitaratu du Trumpek bere mezua.
Errusiaren azken erantzuna Trumpi
Maria Zajarova Errusiako Kantzelaritzako bozeramaileak, berriz, Trumpen txioari erantzun dio, Siria erasotzeko AEBk erabiliko dituen misilek arma kimikoen erabileraren froga oro suntsituko dituela esanez.
" Arma kimikoen kontrako erakundeko ikertzaileek ba al dakite misil adimenduek arma kimikoen erabileraren frogak ezabatuko dituztela?, argitaratu du Zajarovak Facebooken.