Mundua -

Nazio Batuen Erakundea

Siriari eraso egiten badiote AEBekin gerra arriskua dagoela ohartarazi du Errusiak

“Ezin dugu aukerarik baztertu, zoritxarrez, Washingtonetik mezu oso gerrazaleak ateratzen ikusi ditugulako”, adierazi du Vasili Nebenzia Errusiako enbaxadoreak NBEren aurrean.

Vasili Nebenzia Errusiako enbaxadorea NBEn. Argazkia: EFE
Vasili Nebenzia Errusiako enbaxadorea NBEn. Argazkia: EFE
Vasili Nebenzia Errusiako enbaxadorea NBEn. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Washingtonek Siriaren aurkako erasoa egitea erabakitzen baldin badu, Errusiaren eta Ameriketako Estatu Batuen (AEB) arteko “gerra” bat izateko arriskua dagoela ohartarazi du gaur Vasili Nebenzia Errusiako enbaxadoreak NBEren aurrean.

“Ezin dugu aukerarik baztertu, zoritxarrez, Washingtonetik mezu oso gerrazaleak ateratzen ikusi ditugulako”, esan du Nebenziak kazetarien aurrean, Nazio Batuen egoitzan.

Errusiako diplomazialariaren hitzetan, “gerra arriskua saihestea da berehalako lehentasuna”. Horregatik, Siriaren aurka indarkeria ez erabiltzeko eskatu die Nebenziak AEBei eta bere aliatuei.

Errusiaren eta AEBen arteko gerra bat posible ote den galdetu diote kazetariek enbaxadoreari. Aukera hori ezin daitekeela baztertu azpimarratu du Nebenziak; izan ere, Errusiako soldaduak Sirian daude.

Nebenzia: "Egoera oso arriskutsua da eta oso argi utzi dugu"

Beraiek badakite han gaudela. Bide egokietatik elkarrizketa izatea gustatuko litzaidake, edozein gertakari arriskutsu saihesteko”, erantsi du.

“Egoera oso arriskutsua da eta oso argi utzi dugu”, esan du, NBEko Segurtasun Kontseiluak ateak itxita egin duen bilera amaitu ondoren.

Estatubatuarren eraso baten mehatxu soila Nazio Batuen Gutuneko “urraketa argi” bat dela defendatu du gaur Nebenziak.

“Atzera bueltarik ez dagoen puntu batera ez heltzea espero dugu; AEBek eta bere aliatuek Estatu burujabe baten kontra erasoa egiteko asmoa baztertzeko itxaropena dugu”, nabarmendu du Errusiako enbaxadoreak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Gerra Siria Ameriketako Estatu Batuak Errusia bideoak Eguneko albisteak Siria