Mundua -
Goi-bilera
Arabiar Ligaren goi-bilerak hanka-puntetan pasatu du Siriako bonbardaketa
Arabiako buruzagi batzuek ez dute Sirian izandako erasoari buruzko ezer esan.
Agentziak | Erredakzioa
Arabiako buruzagiak igande honetan hanka-puntetan pasatu dira Estatu Batuek, Erresuma Batuak eta Frantziak Siriaren aurka egindako bonbardaketaren gaitik, Arabiar Ligako XXIX goi-bilerako irekieran, Al Zahran hirian.
Irekiera saioan, hizlari nagusiek, Abdala II. Jordaniako erregeak, Salman bin Abdelaziz Saudi Arabiakoak, Abdelfatah al Sisi Egiptoko presidenteak eta Ahmed Abulgueti Arabiar Ligako idazkari nagusiak ez dute erasoari buruzko ezer esan.
Abulgueitek ez du erasoa aipatu, baina kanpoko esku-hartzeek Siriako krisia “zaildu” dutela nabarmendu du, eta Siriako Gobernua egin du herrialdearen gertatzen ari denaren erantzule.
Al Sisik "Sirian gertatzen ari denagatik kezka" agertu du, baina erasoak ez ditu zehazki aipatu.
Era berean, nazioartean debekatuta dauden armen erabilera gaitzetsi du, eta “nazioarteko ikerketa gardena” eskatu du, Bachar al Asad Siriako presidentearen erregimenaren ustezko eraso kimikoari buruz.
Egiptoko buruak Siria "Arabiako lurralde" bat dela azpimarratu du, eta "ez da onargarria" bake negoziazioak "arabiarrak ez diren" oinarrietan jartzea, gaineratu du.