Mundua -

Europar Batasuna

EBko 28ek astelehenean eztabaidatuko dute Siriako eraso kimikoaren erantzuna

Horrez gain, Errusiarekin jarraitu beharreko estrategia aztertuko dute. l Al Assaden babesle nagusienetakoa da Putinen gobernua, Siriako krisia konpontzeko beharrezko aktorea izateaz gain.

Europako Parlamentuaren artxiboko argazkia. EFE
Europako Parlamentuaren artxiboko argazkia. EFE
Europako Parlamentuaren artxiboko argazkia. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko Kanpo Gaietarako 28 ministroak astelehen honetan bilduko dira Luxenburgon, joan den apirilaren 7an Duman 70 hildako utzi zituen eraso kimikoari eman beharreko erantzuna adosteko. AEBk, Frantziak eta Erresuma Batuak larunbat goizaldean Damasko eta Homs eremuetan arma kimikoen programari lotuta dauden hiru instalazioen aurka egindako ekintza militar koordinatuaren ostean egingo dute bilkura.

Era berean, Errusiarekin jarraitu beharreko estrategia aztertuko dute. Bashar al Assaden erregimenaren babesle nagusienetakoa da Putinen gobernua, Siriako krisia konpontzeko beharrezko aktorea izateaz gain.

Siriako erregimenak "behin eta berriz" arma kimikoak erabiltzea "tinko salatu du" Europar Batasunak. Horrez gain, Dumako eraso "suntsitzailearen" osteko bonbardaketa justifikatu du, helburu bakarra Bashar al Assaden Gobernuak debekatutako substantziak "herria hiltzeko" berriz erabili ez ditzan lortzea delako.

Federica Mogherini EBko Kanpo Politika eta Segurtasunerako Goi Ordezkariak ohar batean larunbatean adierazitakoaren arabera, "erregimen siriarrak herria hiltzeko arma eta substantzia kimikoak berriz ez erabiltzeko hartu dituzte neurri zehatz horiek".

Errusiarekin jarraitu beharreko estrategia

Errusiarekin jarraitu beharreko estrategiaren inguruan ere eztabaidatuko dute bihar. Gaia "korapilatsua" da, Sergei Skripal espia ohi errusiarrari eta haren alabari Salisbury herri britainarrean egindako erasoa dela eta. Dena den, hainbat iturri diplomatikoren arabera, astelehean ez dute Errusiari zigor gehiago jartzeko aukera aztertuko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Batasun europarra Gerra Siria Errusia argazkiak Gaurko azken orduko albistea Siria albisteak gaur