Mundua -
dardara
Richter eskalan 4. maila gainditu duten bi lurrikara, Txilen
Horietako bat Rancaguatik gertu izan da, 109 kilometroko sakoneran, eta bigarrena Socairetik 70 km ingurura erregistratu dute.
eitb.eus
Richter eskalan 4. mailatik gorako indarra hartu duten bi lurrikara izan dira gaur, apirilak 17, Txilen.
Horietako lehenengoak 4,6 graduko maila hartu du, eta Rancagua eskualdean erregistratu dute, hango 02:58ean.
Dardara 109 kilometroko sakoneran izan da, Rancaguatik 28 bat kilometrora eta Santiago de Txile hiriburutik 80 kilometro ingurura.
Bigarrena, Socairetik 72 km-ra izan da eta 4,2ko indarra hartu du, 231 km-ko sakoneran.
Momentura arte, ez dute zaurituen eta kalteren berri izan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea