Mundua -
Estatu batuak
Barbara Bush AEBko lehen andre ohia zendu da, 92 urte zituela
Azken urteotan, Barbara Bushi birikietako gaitz kronikoa eta bihotzeko gutxiegitasuna diagnostikatu zioten.
agentziak | erredakzioa
Barbara Bush Estatu Batuetako lehen andre ohi eta George Bush presidente ohiaren emaztea hil da gaur, asteartea, 92 urte zituela, tratamenduari utzi eta zainketa aringarri heldu eta bi egunera, familiaren bozeramale batek jakinarazi duenez.
"Estatu Batuetako lehen andrea eta familiaren alfabetizazioaren defendatzaile sutsua, Barbara Pierce Bush, hil da asteartea honetan, 2018ko apirilak 17an, 92 urte zituela", esan du Kim McGrath sendiaren bozeramale batek, ABC News katearen arabera.
McGrathek berak jakinarazi zuen aurreko igandean tratamenduari uko egin eta zainketa aringarrari heldu ziola.
"Ez da harritzekoa Barbara Bush tinko eutsi izana bere osasuna okertu eta gero, bere buruaz arduratu gabe, baizik eta besteez arduratuta, bere fedeari esker", McGrathek ohar baten bidez zabaldu duenez.
AEBko lehen andre ohia urtarrilean ingresatu zuten Houstoneko Ospitale Metodistan, bere senarrarekin batera, "nekea eta eztula" izan eta gero. Azken hilabeteotan, Bushen -azken mende laurdeneko lehen andre maitatuena- osasunak okerrera egin zuen nabarmen.
Donald Trump Estatu Batuetako presidenteak eta Melania lehen andreak doluminak agertu dituzte. "Luzaroan oroitua izango da, gure herrialdearen eta bere familiaren alde buru belarri aritzeagatik", esan du Etxe Zuriak ohar batean.
Bestalde, Bill Blinton presidente ohiak ere Barbara izan du hizpide eta "emakume aparta" zela esan du. "Familia, lagun, herrialde eta horren aldeko defentsan borrokalaria eta kartsua zen.
Bizitzak ohoretsua, bizia eta bikaina zelan izan behar duen erakutsi zigun", Twitterren argitaratutako mezu batean jakinarazi duenez. Azken urteotan, Barbara Bushi EPOC deitutako birikietako gaitz kronikoa eta bihotzeko gutxiegitasuna diagnostikatu zioten.
Bush AEBko lehen andrea izan zen 1988 eta 1993 bitartean, eta bere senarrarekin egon zen ibilbide politikoan, ia 30 urtez. Gainera, historian lehen aldiz, senarra eta semea presidente izan duen lehen emakumea da.