Mundua -

Emakumeen aurkako indarkeria

12 urtetik beherako bortxatzaileentzako heriotza-zigorra onartu du Indiak

Zortzi urteko neskato baten hilketak eta bortxaketak Indian eragindako ika-mikaren ostean dator lege-zuzenketa hori.

Indiako emakumeek pairatzen duten indarkeriaren aurkako protesta. Argazkia: EFE
Indiako emakumeek pairatzen duten indarkeriaren aurkako protesta. Argazkia: EFE
Indiako emakumeek pairatzen duten indarkeriaren aurkako protesta. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sexu-delituengandik Haurrak Babesteko Legeari zuzenketa egin dio larunbat honetan Indiako Gobernuak eta, horri esker, 12 urte baino gutxiagoko bortxatzaileei ere heriotza-zigorra ezarri ahal izango zaie. Zortzi urteko neskato baten hilketak eta bortxaketak Indian eragindako ika-mikaren ostean dator lege-zuzenketa hori.

POCOS legearen zuzenketa-proposamena Narendra Modi Indiako lehen ministroaren kabineteak onartu du, Europako hiru herrialdetan egindako bisitatik itzul ostean, tokiko albiste-agentziek jakitera eman dutenez.

Neskato bat torturatu, bortxatu eta hil egin zuten

Maneka Gandhi Emakume eta Haurtzaro ministroak publikoki eskatu zuen lege-zuzenketa hori, eta onartu egin dute Indiak bizi duen zirrara-egoeran, Jammu eta Katxemira erkidego nomada baten zortzi urteko neskato musulman bati egindako bahiketa, tortura, bortxaketa eta hilketa direla-eta.

Haurra urtarrilean hil egin zuten, baina krimenaren inguruko informazioa joan den astean jakinarazi zuten, Katxemirako Poliziak akusazioak aurkeztu zituenean. Poliziak, gainera, erlijio-indarkeria zantzuak ere antzeman zituen.

Zortzi lagun atxilotu zituzten, segurtasun indarreko lau kide barne, eta astelehen honetatik epaitzen ari dira.

Indiako Delituen Erregistroaren Agentzia Nazionalaren arabera, haurren aurkako delitu kopurua bikoiztu egin da 2013 eta 2016 urteen artean, 58.224tik 106.958etara. 2016an izandako  38.947 bortxaketetatik 19.765etan biktimak adingabeak izan ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Nazioartea Tratu txarrak gaur Albisteak India Tratu txarren biktimentzako gida Matxismoa