Mundua -
Asteazkena eta osteguna
Iranek jaiegun bi ezarri ditu kutsadura murrizteko
Orain dela astebetetik, Teherango kutsadura maila oso kezkagarria da; % 19 lagun gehiago ospitaleratu dituzte, arnasa hartzeko arazo larriek eraginda.
Erredakzioa
Irango agintariek jaiegun bi ezarri dituzte, asteazkenerako eta ostegunerako, Teheranen eta herrialdeko beste hirietan kutsadura murrizteko, herrialde horretako hedabideek astearte honetan argitaratu dutenez.
Erakunde publikoetako bulegoak, banketxeak, ikastetxeak eta unibertsitateak itxita egongo dira egun bi horietan Teheranen. Autoak, txandaka, astegun batzuetan soilik ibiltzeko neurria abian da Irango hiriburuan.
Orain dela astebetetik, Teherango kutsadura maila kezkagarria da eta zirkulazioa gutxitzeko hartutako erabakiek ez dute egoera hobetu. Hain zuzen, tenperaturaren inbertsioak ez du uzten autoek eta fabrikek eragiten dituzten gasak desagertzea.
Hori horrela, % 19 igo dira arnasa hartzeko arazo larriak dituztenen ospitaleratzeak, Osasun Ministerioak jakinarazi duenez.