Mundua -

Espainia-Venezuela

Espainiak enbaxadorea izango du berriz ere Venezuelan

Jesus Silva Venezuelara itzuli da, bi herrialdeetako ordezkari diplomatiko nagusiak erretiratzea eragin zuen tentsioa konpondu ostean.

Jesus Silva, Espainiako enbaxadorea Venezuelan. EFE
Jesus Silva, Espainiako enbaxadorea Venezuelan. EFE
Jesus Silva, Espainiako enbaxadorea Venezuelan. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jesus Silva Espainiak Venezuelan zuen enbaxadorea Caracasera itzuli da, orain dela hiru hilabete bi herrialdeetako ordezkari diplomatiko nagusiak erretiratzea eragin zuen tentsioa konpondu ostean.

"Pozik nago berriz hemen egoteaz. Espainiarrek asko maite dute Venezuela, eta itzultzeko gogo handia nuen", esan du Silvak Maiquetiako Nazioarteko Aireportura iritsi ostean.

Enbaxadoreak azaldu duenez, hurbiletik jarraitu du Venezuelan eta Espainiako Enbaxadan gertatu dena. "Batez ere, espainiarrak ongi artatzea" nahi duela esan du, "enbaxadaren lehentasun nagusia direlako", eta "ondo egon dira beti", gaineratu du Silvak.

Halaber, Espainiako Gobernuak "Venezuelako barne gaietan esku ez hartzea" errespetatuko duela iragarri du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Espainia argazkiak Eguneko albisteak Venezuela argazkiak